Honetan kontatzen da, Galtzagorriren areto literarioak liburutegi batzuetan egongo direla beste urte batzuetan egin den moduan.
Oso plan ona iruditzen zait, honekin umeei irakurketa askoz erakargarriagoa egiten zaie. Hemen jolas literarioak... gauza oso interesgarriak eta politak egiten dituzte.
Honelako proiektu gehiago egin beharko litzateke.
http://www.galtzagorri.org/Catalogo/Formularios/euskara/galtzaberri/euskara/galtzaberri/euskara/galtzaberri/areto-literarioak-martxan
NEURE POWER POINT-a!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN SALOIA MADRILEN
Haur eta Gazte Liburuaren Saloia Madrilen Urte luzeko ibilbidea du Madrilen egiten den Haur eta Gazte Liburuaren Saloiak. Haur eta Gazte Literaturako Kontseilu Orokorrak antolatzen du. Azken hau OEPLI Haur Liburuaren Espainiako Erakundean federatua dago. Madrileko Udalaren eta Erkidegoaren eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin burutzen da. Abenduaren 20an ireki ziren bertako ateak. Irekierarekin batera, OEPLIk urtero antolatzen duen Lazarillo Literatur Lehiaketaren sari banaketa egin zen. 2007an, Album Ilustratuaren alorrean, Jesus Cisneros Laguna gailendu zen "Ramon" izeneko lanarengatik. Sormen literarioaren alorrean berriz, bi egileen artean banatzea erabaki zuen epaimahaiak: Luz Alvarez Garciak "Alba de Montnegre" izeneko lanagatik eskuratu du, eta Miguel Angel Mendok "Aeternum"engatik. Sari banaketaz gain, hainbat ekimen egin dira egun guzti hauetan, hala nola, ONCEk haur itsuentzat argitaratu dituen liburuen erakusketa egin du; Atapuerca Fundazioak Atapuercako haurrak nola bizi ziren erakusteko tailer bat burutu du; ipuin kontaketa saioak eskaini dira... urtarrilaren 10ean berriz, "entzuten diren liburuak" izeneko egitasmoa burutuko da, non CD batez lagundurik argitaratu diren hainbat liburuen erakusketa egingo den. CD horietan, musika edota liburuan datozen testuen ozenkiko irakurketa entzun daiteke. CD eta liburuaren arteko bikote harremana aztertuko da beraz. Altxorraren aztarnaren atzetik, liburudendaz liburudenda Madrileko lau liburudendak ipuin baten moduan kontatuko dute beraien istorioa. La mar de letras, Kiriku y la bruja, Biblioketa eta el Dragón Lector dira hurrenez hurren, parte hartuko duten lau liburudendak. Ondoren, lehiaketa berritzaile bat jarriko da martxan. Saloian eskura daiteke lehiaketa honetan parte hartzeko txartela. Txartela eskuan, nahi duenak lau liburudendetatik osteratxoa egin beharko du. Edozein egunetan has daiteke ibilaldi hori eta nahi duen moduan eta denboran egin. Baina, bukatu, 2008ko apirilaren 2an bukatu beharko du. Hau da, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean. Eta txartel horretan idatzita dagoen liburudendan bukatu beharko du bidaia. Irabazi ahal izateko, liburudenda bakoitzak txartelean zigilua jartzea lortu behar da. Zer egin behar den zigilua lortzeko? Liburudendako dendariak egiten duen galderari erantzun. Oso errazak omen dira liburudenda bakoitzak prestatu dituen galderak. Lau zigiluak lortutakoan, oparia eskuratuko da. Opari segurua gainera. Eta bide batez, lau liburudenda berezi hauek ezagutzeko parada du parte hartzen duenak. Erakusketak eta omenaldiak Hiru erakusketa nagusi ditu Saloiak egun guzti hauetan: Haur eta Gazte literaturako liburu berrienenak eta bestelakoak erakusgai jartzen dituena; Espainiako ilustratzaileek haurtzaroaz duten ikuspegia landuz egin dituzten ilustrazioen erakusketa; eta azkenik, Ulises Wensell ilustratzailearen erakusketa. Saloiak irauten duen egunetan bi pertsona omenduko dira gainera: abenduaren 21ean omendu zen Montserrat del Amo idazle oparoa; urtarrilaren 17an berriz, zendu berri den Ignacio Medrano haur eta gazte liburuen argitaratzaileari ohore egingo zaio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario