NEURE POWER POINT-a!

2008/01/20

YOU TUBE-n NEUK EGINIKO BIDEOA "Amonatxoaren ipuina"

Honetan ipuin kontakizun bat ikus dezakezue. Ipuin hau hautatu dut, egokia iruditzen baitzait haur hezkuntzan erabiltzeko. Ikusi nahi izatekotan, sartu helbide honetan:
http://es.youtube.com/watch?v=o3-LgSRvTYk

2008/01/18

IPUINAK FAMILIA GIROAN

Abusuko liburutegiak, pasa den hilean proiektu bat martxan jarri zuen, ipuin tallerra. Honetan, ipuinak familian landuko dira. 4-6 urte bitarteko haurrek parte har dezakete eta kontua da, ipuinen kontaketa guraso boluntarioen eskutik izango da. Honela ipuinekin zerikusia duen guztia landuko da eta guraso-seme-alaben arteko harremanak ere estutu daitezke. Modu honetan haurrek, ipuinak afektibitatearekin ere erlazionatuko dituzte. Oso lan polita da!Gaur hasten da proiektua eta ostiralero izango da. Interesa zaitez!
http://arrigokultura.blogspot.com/2007/12/ipuinak-familia-giroan-cuentos-en.html

"IPUIN MUSIKALAK HAURRAK LILURATU ZITUEN"

Lasarte-Oriako kultur etxean, 2006.urtean ekitaldi aparta egin zen. Ipuin musikal baten emanaldia izan zen. Herriko haur guztiak gerturatu ziren hau ikustera. Pertsona askoek hartu zuten parte, hau burutu ahal izateko:Miren Etxenagusia trikitixako andereñoak iùina sortu zuen, Iñigo Peña eta Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolaren zuzendaria Iosu Izagirre beste batzuren artean. Esfortzu izugarria izan zen baina arrakasta izugarria izan zuen!modu honetan aurrak bai ipuin bai musika munduan murgiltzen ditugu. Nahasketa aparta da!
http://www.diariovasco.com/pg060526/prensa/noticias/Comarca/200605/26/DVA-COM-110.html

JOLASTEKO IPUINAK

Ipuin hau DVD-an dago. Oso sistema egokia iruditzen zait zentzu guztietan. Umeentzat erakargarriagoa da formato honetan egotea eta honez gain, ez dakitenek irakurtzen, entzun ahal izango lukete. Ipuina entzun ostean, hainbat jolas aurkezten ditu: puzleak, soinuak... Honela umeek arreta gehiago jarriko dute kontakizunean eta ekintza hauek burutzea dibertigarria egingo zaie. Bi Danborrariak da honen izenburua, baino honelako gehiago egongo dira!
http://www.euskararenetxea.net/mediategia/euskara/ficha.php?id=107

2008/01/14

MAITAGARRIEN ETA "GORROTAGARRIEN" BETIKO IPUINAK

Jaun Kruz Igerabidek, eguneratu ditu betiko ipuinak eta hauen alde maitagarri eta gorrotagarria erakutsi du Euskal Herriko maitagarri ipuinak liburuan. Liburua, osotasunean bikaina da, diseinuan ere asko arduratu da eta kolore eta hizkiekin primeran jolastu du, hizkia, eskuz egindakoaren antzekoa da. Honetan, Luis Alonso bilbotarrak lagundu dio.
Liburu hau, gutxi gorabehera zortzi urteko umeentzat zuzendua dago Juan kruz-ek dioenez. Hau dio, bere ustez liburu bat adin eta pertsona mota bakoitzarentzat egina baitago. Gainera liburu hau txikiagokoei ezin izango litzaieke irakurri, ipuinen alde gorrotagarriak ere azaltzen direlako eta txikienek gauza maitagarriak espero dituztelako. Juan Kruzen hitzak: "ipuin asko oso gogorrak dira, dituzten kontrasteengatik".

Kontatzen dituen ipuinak, belaunaldiz-belaunaldi kontatuak eta aurretik Joxe Arratibelek, Luis Barandiaranek, Jose Mari Satrustegik edota Xabier Etxaniz Erlek bilduak izan dira.

Beraz, haurrek euren adinari egokiak diren eta gustoko dituzten ipuinak bilatzen lagundu behar diegu, hau oso garrantzitsua baita. http://www.diariovasco.com/prensa/20070530/cultura/maitagarrien-gorrotagarrien-betiko-ipuinak_20070530.html

IPUINEN MEKANIKA

Iruñean egin zen ikastaro bat izan zen hau. Honetan, ipuinen mekanika aztertzen zen eta ipuinak nola kontatu, arreta non jarri... aztertzen zen. W. Websterrek bildu zituen laurogeita bost ipuinak material bezala erabiliz.

Mundu osoan ipuinen mekanika bera da baina sailkapen asko daude. Sailkapen unibertsal asko daude, Euskal ipuinen sailkapena ordea ez. Euskal Herriko ahozko ipuinen bilduma oso ondo landu zuten eta honi buruz jakitekoa ezagutu zuten.

Ea beste batean berriz ere egiten duten!http://www.blogari.net/ueu365/2007/06/

2008/01/13

ADINEKOEK ERE BADUTE ZER ESAN... NAFARROAN

Gaur egun gertatzen ari den kontua da, adineko zenbait pertsona gizarteaz bazterturik moduan geratzen direla barkardadea dela eta. Honek arazo pila ekar ditzake, kasu askotan mugiezintasuna, depresioa, arazorik badute hau larriagotzea...
Gauza larria da, eta Nafarroan proiektu bat egitea erabaki dute hau ekiditzeko. Proiektu honetan, honi aurre egiteko errekurtso asko erabiltzea pentsatu dute. Hauetariko bat eta oso garrantzitsua dena IPUINen mundua da. Beraiek diote: "Ipuina oso tresna baliagarria da etekin kognitiboa eta oroimena hobetzeko, bai harremanetarako bitartekari gisa, baita bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa ere, jolaserako eta harremanetarako osagaiak baititu".
Arrazoi osoa dute, ipuin bat kontatu edo entzuteko oroimena, arreta... erabiltzen baitdira. Proeiktu guztia pausuz-pausu azaltzen da. Horrelakoak herri guztietan egon beharko lirateke, adineko pertsonak laguntzen dira eta zerbitzu izugarria egingo lukete, adibidez kontalari moduan.
http://www.bilaketa.com/eu/mayor/cuentan.htm

HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN SALOIA MADRILEN

Haur eta Gazte Liburuaren Saloia Madrilen Urte luzeko ibilbidea du Madrilen egiten den Haur eta Gazte Liburuaren Saloiak. Haur eta Gazte Literaturako Kontseilu Orokorrak antolatzen du. Azken hau OEPLI Haur Liburuaren Espainiako Erakundean federatua dago. Madrileko Udalaren eta Erkidegoaren eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin burutzen da. Abenduaren 20an ireki ziren bertako ateak. Irekierarekin batera, OEPLIk urtero antolatzen duen Lazarillo Literatur Lehiaketaren sari banaketa egin zen. 2007an, Album Ilustratuaren alorrean, Jesus Cisneros Laguna gailendu zen "Ramon" izeneko lanarengatik. Sormen literarioaren alorrean berriz, bi egileen artean banatzea erabaki zuen epaimahaiak: Luz Alvarez Garciak "Alba de Montnegre" izeneko lanagatik eskuratu du, eta Miguel Angel Mendok "Aeternum"engatik. Sari banaketaz gain, hainbat ekimen egin dira egun guzti hauetan, hala nola, ONCEk haur itsuentzat argitaratu dituen liburuen erakusketa egin du; Atapuerca Fundazioak Atapuercako haurrak nola bizi ziren erakusteko tailer bat burutu du; ipuin kontaketa saioak eskaini dira... urtarrilaren 10ean berriz, "entzuten diren liburuak" izeneko egitasmoa burutuko da, non CD batez lagundurik argitaratu diren hainbat liburuen erakusketa egingo den. CD horietan, musika edota liburuan datozen testuen ozenkiko irakurketa entzun daiteke. CD eta liburuaren arteko bikote harremana aztertuko da beraz. Altxorraren aztarnaren atzetik, liburudendaz liburudenda Madrileko lau liburudendak ipuin baten moduan kontatuko dute beraien istorioa. La mar de letras, Kiriku y la bruja, Biblioketa eta el Dragón Lector dira hurrenez hurren, parte hartuko duten lau liburudendak. Ondoren, lehiaketa berritzaile bat jarriko da martxan. Saloian eskura daiteke lehiaketa honetan parte hartzeko txartela. Txartela eskuan, nahi duenak lau liburudendetatik osteratxoa egin beharko du. Edozein egunetan has daiteke ibilaldi hori eta nahi duen moduan eta denboran egin. Baina, bukatu, 2008ko apirilaren 2an bukatu beharko du. Hau da, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean. Eta txartel horretan idatzita dagoen liburudendan bukatu beharko du bidaia. Irabazi ahal izateko, liburudenda bakoitzak txartelean zigilua jartzea lortu behar da. Zer egin behar den zigilua lortzeko? Liburudendako dendariak egiten duen galderari erantzun. Oso errazak omen dira liburudenda bakoitzak prestatu dituen galderak. Lau zigiluak lortutakoan, oparia eskuratuko da. Opari segurua gainera. Eta bide batez, lau liburudenda berezi hauek ezagutzeko parada du parte hartzen duenak. Erakusketak eta omenaldiak Hiru erakusketa nagusi ditu Saloiak egun guzti hauetan: Haur eta Gazte literaturako liburu berrienenak eta bestelakoak erakusgai jartzen dituena; Espainiako ilustratzaileek haurtzaroaz duten ikuspegia landuz egin dituzten ilustrazioen erakusketa; eta azkenik, Ulises Wensell ilustratzailearen erakusketa. Saloiak irauten duen egunetan bi pertsona omenduko dira gainera: abenduaren 21ean omendu zen Montserrat del Amo idazle oparoa; urtarrilaren 17an berriz, zendu berri den Ignacio Medrano haur eta gazte liburuen argitaratzaileari ohore egingo zaio.