NEURE POWER POINT-a!

2008/01/11

IPUINA ETA IPUIN KONTALARITZA


Zintzilik aldizkarian, Koldo Amestoy lapurtar konatlariaren, ipuinen munduari buruzko uste eta animoak idatzi dituzte. Artikulua benetan aparta da! jakintsua eta egokia oso. Behintzat nik irakurri dudanean hurbil sumatu dut eta arrazoi guztia duela iruditu zait.

Hitzaren indarra erakustea, eta hitzarIparraldeko Hazparne herrian ipuin kontalarien festibala, udazkena alderako prestatzen ari da. Ezaugarri garrantzitsuenetako bat, ipuinen indarraz jendeak bere baitan gauzak mogitzea da. Bakoitzak ipuin berdin bati geuk eman nahi diogun zentzua eman diezaiokegu.

Ipuinen bidez betidanik milaka gauza helarazi dira eta gaur egun ere halaxe da. Berak bere ibilbide luzean aurkitu ditu bai pertsona batzuk honetan murgiltzeko gogoz eta berak laguntza eskaini die. Gaur egun, hor dabiltza ipuinen idazketa eta kontalaritza arloan. Gendea animatzen du honetan murgiltzen.

Sartu honako helbidean eta irakur ezazue, lehen esan dudan moduan, aparta da!
http://andima.armiarma.com/zint/zint0805.htm

No hay comentarios:

HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN SALOIA MADRILEN

Haur eta Gazte Liburuaren Saloia Madrilen Urte luzeko ibilbidea du Madrilen egiten den Haur eta Gazte Liburuaren Saloiak. Haur eta Gazte Literaturako Kontseilu Orokorrak antolatzen du. Azken hau OEPLI Haur Liburuaren Espainiako Erakundean federatua dago. Madrileko Udalaren eta Erkidegoaren eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin burutzen da. Abenduaren 20an ireki ziren bertako ateak. Irekierarekin batera, OEPLIk urtero antolatzen duen Lazarillo Literatur Lehiaketaren sari banaketa egin zen. 2007an, Album Ilustratuaren alorrean, Jesus Cisneros Laguna gailendu zen "Ramon" izeneko lanarengatik. Sormen literarioaren alorrean berriz, bi egileen artean banatzea erabaki zuen epaimahaiak: Luz Alvarez Garciak "Alba de Montnegre" izeneko lanagatik eskuratu du, eta Miguel Angel Mendok "Aeternum"engatik. Sari banaketaz gain, hainbat ekimen egin dira egun guzti hauetan, hala nola, ONCEk haur itsuentzat argitaratu dituen liburuen erakusketa egin du; Atapuerca Fundazioak Atapuercako haurrak nola bizi ziren erakusteko tailer bat burutu du; ipuin kontaketa saioak eskaini dira... urtarrilaren 10ean berriz, "entzuten diren liburuak" izeneko egitasmoa burutuko da, non CD batez lagundurik argitaratu diren hainbat liburuen erakusketa egingo den. CD horietan, musika edota liburuan datozen testuen ozenkiko irakurketa entzun daiteke. CD eta liburuaren arteko bikote harremana aztertuko da beraz. Altxorraren aztarnaren atzetik, liburudendaz liburudenda Madrileko lau liburudendak ipuin baten moduan kontatuko dute beraien istorioa. La mar de letras, Kiriku y la bruja, Biblioketa eta el Dragón Lector dira hurrenez hurren, parte hartuko duten lau liburudendak. Ondoren, lehiaketa berritzaile bat jarriko da martxan. Saloian eskura daiteke lehiaketa honetan parte hartzeko txartela. Txartela eskuan, nahi duenak lau liburudendetatik osteratxoa egin beharko du. Edozein egunetan has daiteke ibilaldi hori eta nahi duen moduan eta denboran egin. Baina, bukatu, 2008ko apirilaren 2an bukatu beharko du. Hau da, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean. Eta txartel horretan idatzita dagoen liburudendan bukatu beharko du bidaia. Irabazi ahal izateko, liburudenda bakoitzak txartelean zigilua jartzea lortu behar da. Zer egin behar den zigilua lortzeko? Liburudendako dendariak egiten duen galderari erantzun. Oso errazak omen dira liburudenda bakoitzak prestatu dituen galderak. Lau zigiluak lortutakoan, oparia eskuratuko da. Opari segurua gainera. Eta bide batez, lau liburudenda berezi hauek ezagutzeko parada du parte hartzen duenak. Erakusketak eta omenaldiak Hiru erakusketa nagusi ditu Saloiak egun guzti hauetan: Haur eta Gazte literaturako liburu berrienenak eta bestelakoak erakusgai jartzen dituena; Espainiako ilustratzaileek haurtzaroaz duten ikuspegia landuz egin dituzten ilustrazioen erakusketa; eta azkenik, Ulises Wensell ilustratzailearen erakusketa. Saloiak irauten duen egunetan bi pertsona omenduko dira gainera: abenduaren 21ean omendu zen Montserrat del Amo idazle oparoa; urtarrilaren 17an berriz, zendu berri den Ignacio Medrano haur eta gazte liburuen argitaratzaileari ohore egingo zaio.