NEURE POWER POINT-a!

2007/11/06

BAZEN BEHIN... ETA ORAINDIK BADA...

Artkikulu honetan, oso ondo azaltzen zaigu nola izan den ipuin birmoldaketen historioa, garapena.

Hasieran Grimm anaiek bi ipuin bilduma atera zuten (hauetariko ipuinen bat:txanogorritxo, edurne zuri, etab.), alemaniar literatura. Baina bilduma horietatik ipuin batzuk kendu behar izan zituzten gaiak oso egokiak ez baitziren. Ondoren izugarrizko arrakasta izan zuten eta pixkana beste lekuetara zabalduz joan ziren, ingalaterrara... Bilduma hauek 160 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira.

Ipuin hauek, Euskal Herrira oso berandu heldu ziren, 1929an, Joseba Altuna izan zen lehen itzultzailea gero beste batzuk izan dira. Gauza da, itzulpenak egiterakoan ere birmoldaketak sortzen direla, kultura... arabera. Gaur egun ipuin asko antzerkiez... ezagutarazten dira eta batez ere ahoz-aho komunikatu izan dira.

Honetaz gehiago jakiteko badakizue, sartu helbide honetan, merezi du eta!
http://www.argia.com/argia-astekaria/1760/bazen-behin-eta-oraindik-bada/osoa

2007/10/28

ARETO LITERARIOAK MARTXAN!

Honetan kontatzen da, Galtzagorriren areto literarioak liburutegi batzuetan egongo direla beste urte batzuetan egin den moduan.



Oso plan ona iruditzen zait, honekin umeei irakurketa askoz erakargarriagoa egiten zaie. Hemen jolas literarioak... gauza oso interesgarriak eta politak egiten dituzte.


Honelako proiektu gehiago egin beharko litzateke.

http://www.galtzagorri.org/Catalogo/Formularios/euskara/galtzaberri/euskara/galtzaberri/euskara/galtzaberri/areto-literarioak-martxan

IPUINA DA HAURRAREN BITAMINA AFEKTIBOA

Gaurkoan, Antton Irusta idazle eta ipuinkontalariaren beste berri batekin topatu naiz, non oso ondo azaltzen duen zergatik ipuinak hain garrantzitsuak diren haurrentzako.

Baina ipuin bat kontatzeak, kontatzeagatik ez da kontua. Gauza da ipuinak gogotsu eta indarrez irakurri behar ditugula, beste umeei ez zaie ipuinekiko grin hori pizten. Haurrei kontalariaren ahots aldaketak, keinuak... ikaragarri gustatzen zaie.

Gainera esan behar da, gaur egun telebistarekin ipuinen mundua pixkat baztertu dugula eta hau ezin da gertatu. Eta hauxe da idazle honen helburua, ipuinen erabilera hori, momentu horiek, etab. berreskuratzea.



Bere azkenetariko liburu bat "Katxin" (baserriam bere aiotnarekin bizi den mutiko bati buruz).

http://www.euskalnet.net/muskiz/pag08.htm

2007/10/26

MUNDUA IPUINEN BIDEZ EZAGUTZEKO



Antton Irusta idazleak, 10urtetik aurrera duten haurrentzat idatzi du liburu interesgarri hau non, munduko egoera ezberdin, narrazio txikien bidez ezagutzera emanten duen.

Leku ezberdinetako umeen egoerak azaltzen ditu. Liburu oso egokia da umeek euren munduaren ikuspegia zabal dezaten.

Haurrek honelako liburu gehiago irakurri beharko lituzkete, oso didaktikoak baitira. Umeentzat mundua, euren ingurunera murrizten da eta ikuspegi hau aldatuz joan behar da. Txikitatik jakin behar dute gende, egoera, gauza... oso ezberdinak daudela gure mundu zabal eta multietnikoan.

http://www.argia.com/argia-astekaria/2089/mundua-ipuinen-bidez-ezagutzeko

2007/10/15

BITAKORAK


Kaixo!
Gaurko honetan nire gaiarekin loturik dauden hiru bitakorei buruzko komentarioak egingo ditut. Honetarako bitakora dexente irakurri behar izan ditut, interesgarrienak aukeratu ahal izateko. Hauen helbidea errazten dizuet informazio hori zeuen esku egoteko.

Aukeratutako hiru bitakorak hauexek dira:

- IpUiNeN gArRaNtZiA eTa HaUeN bIrMoLdAkEtArEn bEhArRa; ZeRgAtIk IpUiN sExIsTaK?
Hezkuntzan murgiltzen – http://nikneuk.blogspot.com/

Bitakora honetan idazleak kontatzen diguna da, ipuinek umeei transmititzen dizkieten kontuak. Ipuinak haurren lehen adineran, oso garrantzitsuak dira. Denboraren poderioz, pixkanaka birmoldatuz eta aldatuz joan dira gizarte modernoago batetara egokituz, neska-mutilen rolak hain finkaturik ez adierazteko. Baina betiko ipuinak ume guztien bizitzaren zati bat dira (Maria Errauskin, Edurne Zuri, Loti hederá, etab).

- IpUiNaK kOnTaTzEkO tEkNiKaK
Ipuinak ulertarazteko mekanismoak – http://ipuinakulertaraztekomekanismoak.blogspot.com/

Hau oso interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait. Badirudi ipuin bat ondo kontatzen edonork Daniela baina ez da horrela. Ipuin bat kontatzerako orduan gauza asko izan behar dira kontuan eta normalean ez dugu hori egiten.

Bitakora honetan azaltzen zaigu ze lanketa dagoen ipuinaren kontakizunaren atzean; ipuina kontatu aurretikoa, ipuina kontatzerakoan eta gerokoa. Pausuz-pausu oso ondo agertzen da prozesu guztia. Umeari gauza asko transmititu… behar zaizkio, ez da soilik irakurri eta kitto.



- EuSkAl IpUiNgInTzA
Euskal Herrian Hezitzen – http://ehhezitzen.blogspot.com/

Badirudi batzuetan gure ipuinetaz, euskal literaturataz ahaztu egiten garela. Guri txikitan erakutsitako tartalo… euskal mitologiaren ipuinak dira. Umeentzat oso egokiak direnak, gauza piloa ikasten da hauen bidez. Ipuin hauek ahozko ipuinak bezala izendatzen dira, ahoz-aho pasa dira mendeetan. Arreta gehiago jarri beharko genieke, umeen ipuinak sortzen dituzten hemengo idazleei, asko dira eta. Bitakora honetaz honen historia oso ondo azaltzen da.

HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN SALOIA MADRILEN

Haur eta Gazte Liburuaren Saloia Madrilen Urte luzeko ibilbidea du Madrilen egiten den Haur eta Gazte Liburuaren Saloiak. Haur eta Gazte Literaturako Kontseilu Orokorrak antolatzen du. Azken hau OEPLI Haur Liburuaren Espainiako Erakundean federatua dago. Madrileko Udalaren eta Erkidegoaren eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin burutzen da. Abenduaren 20an ireki ziren bertako ateak. Irekierarekin batera, OEPLIk urtero antolatzen duen Lazarillo Literatur Lehiaketaren sari banaketa egin zen. 2007an, Album Ilustratuaren alorrean, Jesus Cisneros Laguna gailendu zen "Ramon" izeneko lanarengatik. Sormen literarioaren alorrean berriz, bi egileen artean banatzea erabaki zuen epaimahaiak: Luz Alvarez Garciak "Alba de Montnegre" izeneko lanagatik eskuratu du, eta Miguel Angel Mendok "Aeternum"engatik. Sari banaketaz gain, hainbat ekimen egin dira egun guzti hauetan, hala nola, ONCEk haur itsuentzat argitaratu dituen liburuen erakusketa egin du; Atapuerca Fundazioak Atapuercako haurrak nola bizi ziren erakusteko tailer bat burutu du; ipuin kontaketa saioak eskaini dira... urtarrilaren 10ean berriz, "entzuten diren liburuak" izeneko egitasmoa burutuko da, non CD batez lagundurik argitaratu diren hainbat liburuen erakusketa egingo den. CD horietan, musika edota liburuan datozen testuen ozenkiko irakurketa entzun daiteke. CD eta liburuaren arteko bikote harremana aztertuko da beraz. Altxorraren aztarnaren atzetik, liburudendaz liburudenda Madrileko lau liburudendak ipuin baten moduan kontatuko dute beraien istorioa. La mar de letras, Kiriku y la bruja, Biblioketa eta el Dragón Lector dira hurrenez hurren, parte hartuko duten lau liburudendak. Ondoren, lehiaketa berritzaile bat jarriko da martxan. Saloian eskura daiteke lehiaketa honetan parte hartzeko txartela. Txartela eskuan, nahi duenak lau liburudendetatik osteratxoa egin beharko du. Edozein egunetan has daiteke ibilaldi hori eta nahi duen moduan eta denboran egin. Baina, bukatu, 2008ko apirilaren 2an bukatu beharko du. Hau da, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean. Eta txartel horretan idatzita dagoen liburudendan bukatu beharko du bidaia. Irabazi ahal izateko, liburudenda bakoitzak txartelean zigilua jartzea lortu behar da. Zer egin behar den zigilua lortzeko? Liburudendako dendariak egiten duen galderari erantzun. Oso errazak omen dira liburudenda bakoitzak prestatu dituen galderak. Lau zigiluak lortutakoan, oparia eskuratuko da. Opari segurua gainera. Eta bide batez, lau liburudenda berezi hauek ezagutzeko parada du parte hartzen duenak. Erakusketak eta omenaldiak Hiru erakusketa nagusi ditu Saloiak egun guzti hauetan: Haur eta Gazte literaturako liburu berrienenak eta bestelakoak erakusgai jartzen dituena; Espainiako ilustratzaileek haurtzaroaz duten ikuspegia landuz egin dituzten ilustrazioen erakusketa; eta azkenik, Ulises Wensell ilustratzailearen erakusketa. Saloiak irauten duen egunetan bi pertsona omenduko dira gainera: abenduaren 21ean omendu zen Montserrat del Amo idazle oparoa; urtarrilaren 17an berriz, zendu berri den Ignacio Medrano haur eta gazte liburuen argitaratzaileari ohore egingo zaio.