NEURE POWER POINT-a!

2008/01/20

YOU TUBE-n NEUK EGINIKO BIDEOA "Amonatxoaren ipuina"

Honetan ipuin kontakizun bat ikus dezakezue. Ipuin hau hautatu dut, egokia iruditzen baitzait haur hezkuntzan erabiltzeko. Ikusi nahi izatekotan, sartu helbide honetan:
http://es.youtube.com/watch?v=o3-LgSRvTYk

2008/01/18

IPUINAK FAMILIA GIROAN

Abusuko liburutegiak, pasa den hilean proiektu bat martxan jarri zuen, ipuin tallerra. Honetan, ipuinak familian landuko dira. 4-6 urte bitarteko haurrek parte har dezakete eta kontua da, ipuinen kontaketa guraso boluntarioen eskutik izango da. Honela ipuinekin zerikusia duen guztia landuko da eta guraso-seme-alaben arteko harremanak ere estutu daitezke. Modu honetan haurrek, ipuinak afektibitatearekin ere erlazionatuko dituzte. Oso lan polita da!Gaur hasten da proiektua eta ostiralero izango da. Interesa zaitez!
http://arrigokultura.blogspot.com/2007/12/ipuinak-familia-giroan-cuentos-en.html

"IPUIN MUSIKALAK HAURRAK LILURATU ZITUEN"

Lasarte-Oriako kultur etxean, 2006.urtean ekitaldi aparta egin zen. Ipuin musikal baten emanaldia izan zen. Herriko haur guztiak gerturatu ziren hau ikustera. Pertsona askoek hartu zuten parte, hau burutu ahal izateko:Miren Etxenagusia trikitixako andereñoak iùina sortu zuen, Iñigo Peña eta Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolaren zuzendaria Iosu Izagirre beste batzuren artean. Esfortzu izugarria izan zen baina arrakasta izugarria izan zuen!modu honetan aurrak bai ipuin bai musika munduan murgiltzen ditugu. Nahasketa aparta da!
http://www.diariovasco.com/pg060526/prensa/noticias/Comarca/200605/26/DVA-COM-110.html

JOLASTEKO IPUINAK

Ipuin hau DVD-an dago. Oso sistema egokia iruditzen zait zentzu guztietan. Umeentzat erakargarriagoa da formato honetan egotea eta honez gain, ez dakitenek irakurtzen, entzun ahal izango lukete. Ipuina entzun ostean, hainbat jolas aurkezten ditu: puzleak, soinuak... Honela umeek arreta gehiago jarriko dute kontakizunean eta ekintza hauek burutzea dibertigarria egingo zaie. Bi Danborrariak da honen izenburua, baino honelako gehiago egongo dira!
http://www.euskararenetxea.net/mediategia/euskara/ficha.php?id=107

2008/01/14

MAITAGARRIEN ETA "GORROTAGARRIEN" BETIKO IPUINAK

Jaun Kruz Igerabidek, eguneratu ditu betiko ipuinak eta hauen alde maitagarri eta gorrotagarria erakutsi du Euskal Herriko maitagarri ipuinak liburuan. Liburua, osotasunean bikaina da, diseinuan ere asko arduratu da eta kolore eta hizkiekin primeran jolastu du, hizkia, eskuz egindakoaren antzekoa da. Honetan, Luis Alonso bilbotarrak lagundu dio.
Liburu hau, gutxi gorabehera zortzi urteko umeentzat zuzendua dago Juan kruz-ek dioenez. Hau dio, bere ustez liburu bat adin eta pertsona mota bakoitzarentzat egina baitago. Gainera liburu hau txikiagokoei ezin izango litzaieke irakurri, ipuinen alde gorrotagarriak ere azaltzen direlako eta txikienek gauza maitagarriak espero dituztelako. Juan Kruzen hitzak: "ipuin asko oso gogorrak dira, dituzten kontrasteengatik".

Kontatzen dituen ipuinak, belaunaldiz-belaunaldi kontatuak eta aurretik Joxe Arratibelek, Luis Barandiaranek, Jose Mari Satrustegik edota Xabier Etxaniz Erlek bilduak izan dira.

Beraz, haurrek euren adinari egokiak diren eta gustoko dituzten ipuinak bilatzen lagundu behar diegu, hau oso garrantzitsua baita. http://www.diariovasco.com/prensa/20070530/cultura/maitagarrien-gorrotagarrien-betiko-ipuinak_20070530.html

IPUINEN MEKANIKA

Iruñean egin zen ikastaro bat izan zen hau. Honetan, ipuinen mekanika aztertzen zen eta ipuinak nola kontatu, arreta non jarri... aztertzen zen. W. Websterrek bildu zituen laurogeita bost ipuinak material bezala erabiliz.

Mundu osoan ipuinen mekanika bera da baina sailkapen asko daude. Sailkapen unibertsal asko daude, Euskal ipuinen sailkapena ordea ez. Euskal Herriko ahozko ipuinen bilduma oso ondo landu zuten eta honi buruz jakitekoa ezagutu zuten.

Ea beste batean berriz ere egiten duten!http://www.blogari.net/ueu365/2007/06/

2008/01/13

ADINEKOEK ERE BADUTE ZER ESAN... NAFARROAN

Gaur egun gertatzen ari den kontua da, adineko zenbait pertsona gizarteaz bazterturik moduan geratzen direla barkardadea dela eta. Honek arazo pila ekar ditzake, kasu askotan mugiezintasuna, depresioa, arazorik badute hau larriagotzea...
Gauza larria da, eta Nafarroan proiektu bat egitea erabaki dute hau ekiditzeko. Proiektu honetan, honi aurre egiteko errekurtso asko erabiltzea pentsatu dute. Hauetariko bat eta oso garrantzitsua dena IPUINen mundua da. Beraiek diote: "Ipuina oso tresna baliagarria da etekin kognitiboa eta oroimena hobetzeko, bai harremanetarako bitartekari gisa, baita bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa ere, jolaserako eta harremanetarako osagaiak baititu".
Arrazoi osoa dute, ipuin bat kontatu edo entzuteko oroimena, arreta... erabiltzen baitdira. Proeiktu guztia pausuz-pausu azaltzen da. Horrelakoak herri guztietan egon beharko lirateke, adineko pertsonak laguntzen dira eta zerbitzu izugarria egingo lukete, adibidez kontalari moduan.
http://www.bilaketa.com/eu/mayor/cuentan.htm

GOZOKI MAGIKOAK

Hau liburu baten izenburua da. Gauza bitxia du liburu honek, haurrek liburuak dituen istorioei nahi duten amaiera jar dezakete.
"Edozein ipuinetan hamaika amaiera desberdin egon daiteke. Honetan ere, zure gustokoa aukeratu ahal izango duzu". Hau da eurek bidaltzen diguten mezua. Oso ona izango litzateke umearentzat, honela euren irudimena gehiago landuko lukete eta gainera ez lirateke haserretuko, amaiera beraien gustokoa ez delako izan.
Liburu honetaz gain, helbide honetan askoz gehiago aurki ditzazkezue, merezi du. Gai askotarikoak dira eta denak ez dira haurrentzat.

2008/01/12

"ZERO ETA ZAZPI URTE BITARTEKO UMEENTZAT, TELEBISTA IKUSTEA EZ, BESTE GAUZA BATZUK EGITEA BAI!"

Berria aldizkarian 2005.urtean argitaratutako artikulu honetan, Miriam Txintxurreta, pedagogia irakasle eta amak, zero eta zazpi urte bitarteko umeentzat, telebista ikustea ez, beste gauza batzuk egitea gomendatzen ditu.
Jakina da, gaur egun haurrek telebista pila bat ikusten dutela.
Irakasle honek dio"telebista hobe itzalita, etsai handia da". Iruditzen zait mundua hobetzeko umetatik hasi beharra dagoela. "Eta ipuin asko entzun dituen haurra telebista asko ikusi duena baino libreagoa eta sortzaileagoa izango dela gerora begira".

Irakasle honek dioenez, telebistan ikusten dituzten gauza asko oso agresiboak... dira eta honek gero eragina izaten du umearen jokabidean. Irakur ezazue artikulua, gauza askotan arrazoi handia du eta.

"IRALE" IPUIN TAILERRA

Eskola askotan jartzeko, tailer hau oso proiektu ona izango litzateke. 2007ko Urriaren 8tik 2006ko maiatzaren 8ra egiten da.

Lehen hezkuntzako irakasleei zuzendurik doa bereziki. Irakasle baten prestakuntzarako oso aberasgarria izan daiteke, zihur! Gainera eskatzen duten irakasleen eskolara gerturatzen dira, beraz erosotasun guztia eskaintzen dute.

Ez dakit, orain has daitekeen edo Urritik hasi behar den derrigorrez. Beno zalantzarik izatekotan eta honetaz gehiago jakiteko irrikaz bazaude, sart zaitez helbide honetan eta informazio gehiago eskuratuko duzu. Irakasleei zuzendurik, anima zaitezte!
http://www.ueu.org/groups/literatura/courses/one?id=358&scope=group&group_id=31

EUSKAL IPUINAK

Hemengo, gaur egungo literaturak nahiz eta garapen nabarmena izan duen, gehiena gaztelaniaz idatzita dago. Gero eta itzulpen gehiago egiten dira eta hori primerakoa da. Esan behar da ere, euskal literatura oso zabala dela, noski aukera gutxiago dago, baina gendeak uste duen baiño gehiago, hori bai!

Euskal ipuin asko daude eta nire ustez gehienak ez ditugu ezagutzen. Hainbat idazlek (Koldo Amestoy, Mikel Martinez, Joxemari Karrere, Itziar Zubizarreta, Pello Añorga) euren ipuinak elkartu dituzte eta web orrialde batean jartzea erabaki dute, liburutegietan ez ezik interneten ere gure esku egon daitezen.




Oso ideia ona da eta aprobetxatu beharrekoa! irakur ezazue ipuinen bat, bikainak dira!

2008/01/11

"IPUINAK UMEAK LOKARTU ETA HELDUAK ESNATZEKO DIRA"

Beñat Doxandabaratz-ek ipuinak idatzi, kontatu... egiten du. Ipuinekin, zerikusirik duen guztiarekin loturik dago aspaldidanik.

Argia astekarian, Beñat Dotxandabatzik eginiko elkarrizketa erakargarria irakur dezakegu. Honetan, Beñatek ipunen arloko pila bat galdera erantzuten ditu. Berak elkarrizketan esaniko konturen bat; bere ustez ipuinak kontatzean, arau hirukia ezarri behar da: publikoa, ipuina eta kontalaria. Osagai horiek oso garrantzitsuak dira kontalaritzan.

Gaur egun antzerki eta bertsolaritzak, kontalaritzak baino garrantzi gehiago hartu du.
Berak, ipuinak hautatzeko lehen eta oraingo nahasketa egiten du eta gaiak berdintsuak direla dio, honela arrazoitzen du "antzinako gizonak eta gaur egungoak ezaugarri berak ditu muinean, berdinki maitatu, haserretu, negar egin eta hil egiten gara-eta".
Elkarrizketa honi buruz gehiago jakin nahian;

IPUINA ETA IPUIN KONTALARITZA


Zintzilik aldizkarian, Koldo Amestoy lapurtar konatlariaren, ipuinen munduari buruzko uste eta animoak idatzi dituzte. Artikulua benetan aparta da! jakintsua eta egokia oso. Behintzat nik irakurri dudanean hurbil sumatu dut eta arrazoi guztia duela iruditu zait.

Hitzaren indarra erakustea, eta hitzarIparraldeko Hazparne herrian ipuin kontalarien festibala, udazkena alderako prestatzen ari da. Ezaugarri garrantzitsuenetako bat, ipuinen indarraz jendeak bere baitan gauzak mogitzea da. Bakoitzak ipuin berdin bati geuk eman nahi diogun zentzua eman diezaiokegu.

Ipuinen bidez betidanik milaka gauza helarazi dira eta gaur egun ere halaxe da. Berak bere ibilbide luzean aurkitu ditu bai pertsona batzuk honetan murgiltzeko gogoz eta berak laguntza eskaini die. Gaur egun, hor dabiltza ipuinen idazketa eta kontalaritza arloan. Gendea animatzen du honetan murgiltzen.

Sartu honako helbidean eta irakur ezazue, lehen esan dudan moduan, aparta da!
http://andima.armiarma.com/zint/zint0805.htm

IPUIN KLASIKOAK BERTSOZ KANTATUKO DITUZTE BERTSO ESKOLAKO GAZTETXOEK

Pasa den Martxoak 16an, Urretxuko kultur etxean hiru ipuin klasiko bertsotan kontatu zituzten bertso eskolako gazteek.

Zihur oso ekitaldi polita izan zela, ipuinak eta bertsoak loturik ikaragarrizko nahasketa bitxia sortzen baita. Nik inoiz ez dut honelakorik entzun. Gazte hauek meritua badute naiz eta seguraski bertsotan adituak izan, ekitaldi hau prestatzea gogorra egingo baizitzaien.

Hau da kultura bultzatzea narrazio eta doinuarekin.Ea aurten ere honelako konturen batekin arritzen gaituzten!

Bertso eskola honi buruz jakiteko, sar zaitezte euren bitakoran;
http://www.blogak.com/uzbertsoeskola/ipuin-klasikoak-bertsoz-kantatuko-dituzte-bertso-eskolako-gaztetxoekdituzte-bertso-eskolako-gaztetxoek

MIKELAZULO IPUIN ESKOLA



Literatura bultzatzeko asmoz, Mikelazulo Ipuin Eskola berriro martxan izango da otsailean!

Ipuin eskola hau Pasaian dago, Errenterian.
Honetan, kontalariak sortzen dira baina honetaz gain ipuinen mundu zoragarriarekin kontaktuan jartzeko edonork interesa badu, hau da aukera!

Honen ideia nagusia "kulturaren protagonistak denok izan gaitezen, kontsumitzaile bezala sortzaile ere". Hau da etorkizuna, ipuinak sortzen, kontatzen... dituzten pertsonak ere behar dira, guztion gozamenerako, aberastasunerako, etab.

Animo, interesa zaitez honelako proeiktuetaz!
http://www.diariovasco.com/pg060127/prensa/noticias/Pasaia/200601/27/DVA-PAS-181.html

2008/01/10

LITERATURA ESKOLA

Honetan, literatura munduan murgiltzen gara berriz ere.

Larrabetzuko herrian, proiektu bat sortu dute non helburu nagusia literatura ez galtzea da.

Gaur egun gero eta garrantzi gutxiago ematen zaio eta asko nabaritzen da. Bizkaiko herri honek, arazo honi konponbidea jarri nahi izan dio plan hau burutuz.

Literaturan ipuinak, poesia... barne daude noski! haurrei ere mundu hau gertuagotik erakutsi beharko genieke, txikitatik bizi dezaten.

Oso ideia ona da eta leku askoetan eredutzat hartu beharko genuke!
http://bbk.armiarma.com/eskola/

HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN SALOIA MADRILEN

Haur eta Gazte Liburuaren Saloia Madrilen Urte luzeko ibilbidea du Madrilen egiten den Haur eta Gazte Liburuaren Saloiak. Haur eta Gazte Literaturako Kontseilu Orokorrak antolatzen du. Azken hau OEPLI Haur Liburuaren Espainiako Erakundean federatua dago. Madrileko Udalaren eta Erkidegoaren eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin burutzen da. Abenduaren 20an ireki ziren bertako ateak. Irekierarekin batera, OEPLIk urtero antolatzen duen Lazarillo Literatur Lehiaketaren sari banaketa egin zen. 2007an, Album Ilustratuaren alorrean, Jesus Cisneros Laguna gailendu zen "Ramon" izeneko lanarengatik. Sormen literarioaren alorrean berriz, bi egileen artean banatzea erabaki zuen epaimahaiak: Luz Alvarez Garciak "Alba de Montnegre" izeneko lanagatik eskuratu du, eta Miguel Angel Mendok "Aeternum"engatik. Sari banaketaz gain, hainbat ekimen egin dira egun guzti hauetan, hala nola, ONCEk haur itsuentzat argitaratu dituen liburuen erakusketa egin du; Atapuerca Fundazioak Atapuercako haurrak nola bizi ziren erakusteko tailer bat burutu du; ipuin kontaketa saioak eskaini dira... urtarrilaren 10ean berriz, "entzuten diren liburuak" izeneko egitasmoa burutuko da, non CD batez lagundurik argitaratu diren hainbat liburuen erakusketa egingo den. CD horietan, musika edota liburuan datozen testuen ozenkiko irakurketa entzun daiteke. CD eta liburuaren arteko bikote harremana aztertuko da beraz. Altxorraren aztarnaren atzetik, liburudendaz liburudenda Madrileko lau liburudendak ipuin baten moduan kontatuko dute beraien istorioa. La mar de letras, Kiriku y la bruja, Biblioketa eta el Dragón Lector dira hurrenez hurren, parte hartuko duten lau liburudendak. Ondoren, lehiaketa berritzaile bat jarriko da martxan. Saloian eskura daiteke lehiaketa honetan parte hartzeko txartela. Txartela eskuan, nahi duenak lau liburudendetatik osteratxoa egin beharko du. Edozein egunetan has daiteke ibilaldi hori eta nahi duen moduan eta denboran egin. Baina, bukatu, 2008ko apirilaren 2an bukatu beharko du. Hau da, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean. Eta txartel horretan idatzita dagoen liburudendan bukatu beharko du bidaia. Irabazi ahal izateko, liburudenda bakoitzak txartelean zigilua jartzea lortu behar da. Zer egin behar den zigilua lortzeko? Liburudendako dendariak egiten duen galderari erantzun. Oso errazak omen dira liburudenda bakoitzak prestatu dituen galderak. Lau zigiluak lortutakoan, oparia eskuratuko da. Opari segurua gainera. Eta bide batez, lau liburudenda berezi hauek ezagutzeko parada du parte hartzen duenak. Erakusketak eta omenaldiak Hiru erakusketa nagusi ditu Saloiak egun guzti hauetan: Haur eta Gazte literaturako liburu berrienenak eta bestelakoak erakusgai jartzen dituena; Espainiako ilustratzaileek haurtzaroaz duten ikuspegia landuz egin dituzten ilustrazioen erakusketa; eta azkenik, Ulises Wensell ilustratzailearen erakusketa. Saloiak irauten duen egunetan bi pertsona omenduko dira gainera: abenduaren 21ean omendu zen Montserrat del Amo idazle oparoa; urtarrilaren 17an berriz, zendu berri den Ignacio Medrano haur eta gazte liburuen argitaratzaileari ohore egingo zaio.